Ikasi, gozatu, bizi! Zatoz euskaltegira!

Euskararen Agenda 2012ko ira. 11a, 13:16

prentsaurrekoa_3

Gasteizko euskaltegiok (eta autoikaskuntzarako zentroek) euskararen ateak ireki ditugu, eta gaur hiri honetako euskaltzaleok horren berri eman nahi dugu: euskara ez dagoela krisian lau haizetara eta elkarrekin aldarrikatu nahi dugu.

Euskara, gure balore,ezaugarri eta etorkizuna da. Euskarak ematen digu tokia munduan eta eleanitz eta kultura anitzen jabe egiten gaitu.

Zentzu horretan, iragana,oraina eta etorkizuna konjugatzen ditugu euskaltegiotan. Eta horretarako zabal zabalik ditugu ateak gazteentzat, helduentzat, adinekoentzat, ezer ere ez dakitenentzat, prozesua hasia dutenentzat nahiz euskara jakin baina hobetu nahi duen ororentzat.

Edonorentzat, edonon eta nahi denean, gaude euskaltegiak Gasteizen. Euskararen beharra non gure euskaltegik han. Atea jo eta bertan denboran nahiz espazioan. Eta gertuago sentitu nahi izanez gero klik batekin on line. Atetik atera hurbiltasuna behar duenarentzat eta birtualki hala nahi edo behar lukeenarentzat.

Administrazioen jarreren gainetik, egoera sozial eeta ekonomikoari aurre eginez Gasteizko euskaltegiok agerraldi honekin gizartearekiko gure konpromisoa berretsi eta ikasprozesuan edo ikasten hasi beharrean dauden gasteiztar guztiak euskaltegietara etortzera animatu nahi ditugu. Jakin badakigulako euskaldun berri bat sortzea krisiari aurre egiteko gure inbertsiorik eraginkorrena dela. 


IKASI, GOZATU, BIZI ! Zatoz euskaltegira!

VIVE EL EUSKERA! Ven al euskaltegui!


Gasteizko euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroak:


 AEK - IKABAI&BY - HEGOALDE - MONDRAGON LINGUA- UDABERRIA 

 



ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide