Kongo Belgikarrean edo Belgikar Kongoan izan zara??

Euskararen Agenda 2012ko ira. 11a, 10:09

Leku-izen bereziak aztertzen dituen zientzia da toponimia. Leku izenak hizkuntzaren arabera aldatzen dira maiz, eta aldaketa horiek denboran zehar eraldatu. 

Oraingoan, Saharaz hegoaldeko Afrikako leku-izenak eta kolonien garaiko leku izenak aztertu ditu Euskaltzaindiak. Bi arau desberdinetan banatu ditu Euskaltzaindiak toponimo hauek: 167. arauan Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia biltzen da eta 168. arauan Afrikako kolonien toponimia. 

Egun, bigarren arau honetan agertzen diren izen guztiak zaharkutik daude. Nolanahi ere, leku-izen kolonial horiek oraindik orain erabiltzen dira hainbat esparrutan, eta ezin ahaztu historia liburuetan izandakoaren aztarnak gordetzen direla.  Leku-izen horiek euskaraz zelan esan beharko liratekeen zehazten du Euskaltzaindiak bi arau hauetan.

Informazio gehiago: HEMEN 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide