Gasteizko jaiak, euskaraz bizitzera goaz

hirinet 2012ko uzt. 27a, 13:02

 

jaiak-euskaraz-txikiGaur elkartu garen euskalgintzako eragileak Gasteiz euskalduntzeko dugun konpromisoa berresteko elkartu gara. Urte askotan, urte gehiegitan, euskaraz bizitzeko aukera eragotzi duten hizkuntza-politikek eta praktika sozialek gure hizkuntza komunitatea komunitate minorizatua eta menpekoa bihurtu dute.

jaiak-euskarazGasteizko udalak bide horri jarraitu dio, eta desoreka egoeran dagoen euskarari lagundu baino guraizeak hartu eta murrizketak egin dizkio, eta horrek Gasteiz euskalduntzeko bidean atzerakada izugarria ekarriko du.

Euskal Herriak bizi duen agertoki berrian ezin dugu menpeko hizkuntza politikak onartzen jarraitu. Euskarari lehentasuna emango dioten legedi eta politikak aldarrikatzeko garaia da gure iritziz, eta krisia aitzakia murrizketak eta atzerapausoak etengabean ematen ari dira instituzio gehientsuenetan. Genuena nahikoa ez eta atzera.  Ausardiaz jokatu eta euskara lehenetsiko duten politika eta bitartekoak behar direla diogu guk.

Egoera honetan Gasteiz euskalduntzeko konpromisoa berresten dugu. Horren adibide argia dugu apirilaren 21eko euskaraz bizitzera goaz egun arrakastatsua.

Bide horretan, udan ere, euskaraz bizitzeko deia egiten dugu, euskara betiko lau hormetatik atera eta hiriko txoko guztietara eraman behar dugu; izan ere, euskarak guztion laguntza behar du, eta, benetako aldaketak ekarri nahi baditugu, norbanakoon praktikatik etorri behar dute, horrela bultzatuko baititugu aldaketa politikoak. Horretarako, jaietan ere euskaraz bizi nahi dugulako, Gasteizko jaietan ekitaldi ezberdinez osatutako egitaraua antolatu dugu

Euskara Gasteizen lau haizetara zabaltzeko garaia da: Gasteiz euskalduntzen jarraitzeko garaia, euskararen alde egoteaz gain, euskararen alde egiteko garaia, euskaraz bizitzeko garaia.

 


jaiak-euskaraz-kartela

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide