"Ikastola mugimendua. Dabilen herria" liburua Euskaltzaindiaren webgunean

hirinet 2012ko uzt. 9a, 12:21

ikastola_azalaIkastola mugimendua. Dabilen herria liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 10. zenbakia da eta Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera.

Lanak ikastolen historia sozialarekin zerikusia duten datuak, gertaerak, lekukotzak eta aburu kontrajarriak biltzen ditu, bestak beste. Bai ikastola oso azaletik ezagutzen duen irakurleak, baita adituak ere, ikastola mugimenduaren ikuspegi osoa aurkituko du, eta orain arte jakinak ziren datu askorekin batera, behin ere jaso gabe zeuden gertaera, adierazpen, lekukotza zuzen eta ikuspegi desberdinen berri izango du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide