Udako argazki-lehiaketa

hirinet 2012ko uzt. 6a, 13:17
udako argazki lehiaketa300Uda heldu da eta honekin oporrak, aisia, hondartza, mendia, bidaiak, familia, lagunak… Finean, argazkiak egiteko garai aproposa! Hori dela eta, Hirinet-ek, Artiumen laguntzaz, UDAKO ARGAZKI-LEHIAKETA jarri du abian eta zure kamerak harrapatzen dituen irudi berezi, harrigarri eta polit horiek jasotzeko irrikatan dago. Heltzen zaizkigun irudi guztien artean zozketa bat egingo dugu eta argazkirik politena sari berezia jasoko du.

Animatu eta parte hartu!!!!!

SARIAK

PACK LOMO1. ARTIUM saria: DIANA Lomography argazki kamara + osagarriak

Argazki berezienari saria, ARTIUMeko dendaren eskutik

2. Liburu eta disko sorta

Jasotako argazki guztien artean zozketatuko da

 

 

NOLA, NORA, NOIZ

Argazki guztiak JPG formatuan bidali behar dira erredakzioa@hirinet.net helbidera. Epea,  irailaren 6a.

Partehartzaile bakoitzeko gehienez bi argazki bidal daitezke.

 

 

Laguntzailea


artium negro


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide