Euskaltasunean Lagun... Karmele Berasategui eta Carlos Lopez de Arbina

hirinet 2012ko uzt. 6a, 09:59

karmele_karlos_txikiKarmele Berasategui eta Carlos Lopez de Arbina beteranoak dira mintzalagunean. Talde desberdinetan aritu dira, baina beti elkarrekin; Carlosek infusioa eskuartean eta Karmelek mostoa. Arabako Lautadan jaioak, Araian eta Agurainen hain zuzen ere, aspaldi dute hiriburua bizitoki.  Hilabete barru aiton-amona zer den jakingo du estreinakoz bikote honek; aiton-amon euskaldunak eta euskaltzaleak.

Noiz ikasi zenuten euskara?

Carlos: Orain 35 urte hasi nintzen euskara ikasten Toki Eder ikastolan gurasoentzat antolatzen zituzten ikastaro horietako batean.  Erretiratu nintzenean euskaltegian hasi nintzen, sei urte eman ditut AEK-en.

Karmele: Franco garaiko uda batean hasi nintzen, abuztuan egin ohi ziren ikastaro batean. Ostean, alabak ikastolan hasi zirenean bertan jasotzen nituen eskolak eta oraindik ere euskaltegian jarraitzen dut.

Carlos: Euskararen militantea da....


Zergatik hasi zineten mintzalagunean?

Karmele: Bost urte daramatzagu mintzalagunean. Euskaraz hitz egiteko aukera eta laguntza da, eta gainera, ez du konpromiso handiegirik eskatzen.


karmele_karlos_2Uda heldu da... Oporrak non eta zertarako?

Karmele: Castron egon gara dagoeneko eta azaroan Kanarias irletara joateko asmoa dugu, ezta??

Carlos: Bai.... Lehen alabekin kanpinean joaten ginen asko, eta Bagare euskaltokiak antolatzen zituen bi bidai ere egin genituen. Europan zehar autobusez eta euskaraz.... Txekiar Errepublikan eta Polonian izan gara horrela.


Liburu bat?

Carlos: Karmele Jaioren liburuak gustatzen zaizkit; hiru irakurri ditut.


Film bat?

Karmele: Euskaraz.... Gartxot ikusi genuen eta komikia zein liburua erosi ere.


Zer du ona Gasteizek? Eta txarra?

Carlos: Herri handia da Gasteiz, bizitzeko egokia.  Agintariak dira txarrak.

Karmele: Hiria orekatua da, oinez edo bizikletaz ibiltzeko oso ondo dago. Txarra...??? Carlosek aipatutakoa, bai.


Gasteizko toki bat?

Karmele: Olarizu joaten gara askotan, etxetik hurbil dugu. Alde Zaharra ere oso polita da.


Euskaraz bizi daiteke Gasteizen?

Karmele: Gure adineko jendearekin zaila da, baina gazteen artean errazagoa dela  esango nuke.

Carlos: Araba eta Gasteiz gune erdaldunak izan dira, agintea ez da sekula euskaltzalea izan... baina gure helburua euskaraz bizitzea izan da beti.


Amets bat??

Karmele: Independentzia....

Carlos: ... eta sozialismoa. Aldaketa soziala.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide