AUDIENCE, Amerikanuak

Euskararen Agenda 2012ko eka. 28a, 17:08

AUDIENCIA, Amerikanuak

Noiz? UZTAILAren 27an, ostirala, 22.00etan

Non? ARTIUM museoan

Audience kintetoak Amerikanuak (2010) dokumentalaren musika egingo du zuzenean. Nacho Reigek eta Gorka Bilbaok egina, Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 2010ean. Oraingo honetan, beraz, bosteko talde hau zuzeneko irudiekin sinkronizaturiko musika-lanak ondu eta interpretatzeko alorreanbarneratu dira. Audiencek ondutako soinu bandak 19 tema ditu, dokumentalerako propio sortuak. Oinarrian blues-a, rock-a eta folk-a dituztela, amerikar musikaren erroetaraino sartu dira aukera hobeen bila emigratu zutenen pasarteak azpimarratzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide