Datorkigunea ekimenean parte hartzeko deialdia

Euskararen Agenda 2012ko mai. 8a, 08:32

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak Datorkigunea ekimenaren 2012-2013ko deialdia ireki berri du; 18-30 urte bitarteko gazteak bilatzen ditugu, anima zaitez!

Euskal Herriko zazpi lurraldetako 40 gazte hilean behin bilduko dira arazo desberdinen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkezteko xedez. 

Izena-emateko azken eguna: MAIATZAK 31

Informazio gehiago: HEMEN

 

 

Parte hartzeko baldintzak:

ESKATZEN DENA:

- Gazteen bila gabiltza (18-30 urte artekoak).

- Euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.

- Gutxienez urtebetez Datorkiguneako partaide izateko konpromisoa.

- Bileretan aktiboki parte hartzea (horretarako bidaltzen den dokumentazioa irakurriz eta jarrera ekintzailea izanez).

- Tratatu beharreko gai zehatzean aditu eta jakileak diren pertsonekin egingo diren bileretan parte hartzea.

- Ikuspegi desberdinak planteatuko dituzten pertsonekin taldean lan egiteko konpromisoa eta aldez aurreko jarrera egokia (Iritzi desberdinak entzun eta kontrako ikuspuntuak onartu).

- Aukerak, jarduera planak eta etorkizunerako sortu litezkeen lan ildoak planteatzeko gaitasuna eta konpromisoa.

- Komunikabideei erantzuna emateko disposizioa.

ESKAINTZEN DENA:

- Euskal Herriko gazteak biltzen dituen eta izaera propioa izango duen gune batetako partaide izatea.

- Gaurkotasuneko gaiak sakontasunez lantzeko aukera, euskal gazteriaren ordezkari izan nahi duen gunean.

- Euskal Herriko beste lurraldetako gazteekin eta formakuntza desberdinetako gazteekin lan egiteko aukera.

- Proiektuan eta bileretan parte hartzeagatik ordain saria.

- Errekonozimendu kurrikularra.

IZEN EMATE EPEA: MAIATZAREN 31ERA ARTE

http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea HELBIDEAN

PROIEKTUAREN HASIERA: 2012KO IRAILA

http://www.eusko-ikaskuntza.org

Eli Suinaga Iriondo

Berezko Aurrerapen Iraunkorra

bai@eusko-ikaskuntza.org

94 442 47 54

94 441 46 50

Eusko Ikaskuntza. Uribitarte Pasealekua 10 Behea. 48001 Bilbo

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide