Behar ez dugunetik murriztu dezatela

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2012ko mar. 5a, 10:53

P1020250_1

 

Gaur, otsailak 22, asteazkena, sardina erre ondorengo egunean, AHTren aurkako zenbait ekintzaile aldean upel bat baino ez dutela, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu dira, AHT eraikitzea dirua alferrik xahutzea dela salatzeko, krisi eta etengabeko murrizketa garai honetan batez ere. Eta hau ez da mozorroa, errealitatea baizik.

Osakidetza eta hezkuntzarako aurrekontuak murriztu dituzte, baina AHTrako %27 gehiago erabiliko dute 2012an. Naturari eta gizarteari jada kalte larria egin dioten arren, Euskal Ya eraikitzeko behar denaren zati txiki bat baino ez dute gastatu (%15-%20 inguru). Beraz Ya bukatzeko aurtengo kopuru bera (380 milioi euro) 12 urtez jarraian erabili beharko lukete, gutxienez.

 

 

Egoera negargarria da: 184.000 baino gehiago dira langabezian daudenak, eta 900.000 bat pertsona bizi dira pobrezia mugaren azpitik. Azken gobernuen arabera, AHTk lanpostuak sortzen ditu. Hala ote da? Espainiar estatua abiadura handiko kilometro gehien duen Europako estatua da, eta bigarrena munduan. Hala ere, langabezi tasa ikaragarria da. Lanposturik ez da sortzen, kontratuak Euskal Herriko lan-hitzarmetik kanpo daude eta lanegunak etenik gabeko 12 ordu baino gehiagokoak dira. Horretaz gain, segurtasuna eskasa da, eta horren ondorioz bost langile hil dira jada. Gainera, sindikatuei debekatu egin diete lanak ikustera joatea.

Rentabilidad social del proyecto de conexión de alta velocidad ferroviaria en Navarra txostenaren arabera, Espainiako abiadura handiko linea bat bera ere ez da errentagarria; eta gehiegizko garraio azpiegiturek ekonomiari kalte egiten diote, mantenu kostua oso handia delako eta erabiltzaileak gutxi.

Abiadura Handiko Trenak ez du lortuko CO2 gutxiago isurtzea (aurreztuko lukeen isurtzea aise gaindituko dute eraikuntza lanetan); aitzitik, lurraldeari egindako kalteak itzelak dira. Hori dela eta, Suediako Ingurumen-Ikerketarako Aditu Taldeak, 2009an, ez zuen AHT politika berde gisa onartu.

Agintarien jarrera lotsagabe honi erantzuteko, AHT gelditu! ELKARLANAk dei egiten dizue zenbait sindikatok eta gizarte taldek deitutako manifestaldian parte hartzera; larunbat honetan, hilak 25, arratsaldeko seietan, Bilboko Bihotz Sakratuaren Plazan.

 

2012/02/21

Egilea: AHT gelditu! ELKARLANA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide