Txillardegiri Gasteiztik

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2012ko ots. 14a, 09:33


TXILLARDEGIRI GASTEIZTIK

Doinua: Gogoratzen naiz lehengo amonen…

 

Hona zu etorri zinen batean

Gasteizko euskaltzaleengana, 

aipagai zure gazte garaian

hiri honek zuen zama:

“Hizkuntza aldetik Salamanca edo,

ia ematen zuana”.

Zorionean denbora hori 

aspalditik da joana,

zeren ikusi zenuen nola

joan den ehuntzen euskal trama,

astiro, baina goraka doa

gure euskaldun izana.

Gasteiz, jada, ez da Salamanca,

hainbatek egin du lana.

Zureak ere lagundu digu

gu biltzen elkarrengana.

 

2012/01/31

Egilea: XAbi Rico

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide