Kultur Errota: Buah txabal!

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2012ko urt. 23a, 14:42
Kultur Errota: Buah txabal!

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?

Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.

 

Buah txabal! antzerkia

Egilea: Unai Iturriaga

Aktorea: Jon Zubiaga

Noiz?URTARRILAK 24, ASTEARTEA, 20.30ean

Non?PARRAL tabernan

Informazio gehiago:HEMEN

Antolaketa: GEU elkartea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide