AHTko obretan okupatuko dituen Añanako lurzoruen berri ematen ari da Adif

Erredakzioa 2024ko api. 2a, 10:57
Ribabellosan AHTaren kontra egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ribera Baja Bizirik

Jakinarazpenak jasotzen ari dira Manzanos eta Iruña Oka arteko tartean Abiadura Handiko Trenaren ibilbideak eragindako lursailen jabeak.

Azken egunotan, Adif jakinarazpenak bidaltzen ari da Manzanos eta Iruña Oka arteko tartean Abiadura Handiko Trenaren ibilbideak eragindako lursailen jabeei. Lursailen aldi baterako okupazioaren berri eman dute, informazio-azterlan baten esparruan aldez aurreko lanak egiteko.

UAGA sindikatuak ohartarazi du garrantzitsua dela eragindako lursailen egoera berrikustea, lanak proiektuan aurreikusitakoaren arabera egiten direla ziurtatzea, ikasketak egiten diren bitartean gehiegikeriarik ez egotea edo okupazioren denboran aparteko kalterik edo gehiegizko kalterik ez eragitea, besteak beste.

Erlazionatuak

Udalerri bizi baten alde

Erabiltzailearen aurpegia Amado Martinez de Iturrate, Erriberabeitiko alkatea mar 13 Añana   Erriberabeitia

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide