Estulizko gaztelua, 3Dn ikusgai

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2024ko ots. 27a, 09:01
Estulizko gazteluaren 3D irudia. Diseinua: Miren Fdz. de Gorostiza / ENKLABE

Sketchfab 3D atari digitalean ikusgai dago Estulizko gaztelua. Erdi Aroko eraikina hondamenditik salbatzeko eta duen garrantzia zabaltzeko proiektua martxan jarri dute. 

Aste honetan aurkeztu dute Jose Luis Solaun arkeologoak eta Angel Garcia arkitektoak Estulizko Gaztelua Berreskuratzeko eta Balioztatzeko Proiektua, Gaubeako udaletxean. Euskal erkidegoan hoberen kontserbatutako gaztelua da, Zanbranakoekin batera; eta zaharrenetakoa ere bada.

Aste honetako ALEA aldizkarian, proiektuaren inguruko informazio guztia eskura.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide