Sobrongo latsarria zaharberritu dute

Erredakzioa 2024ko urt. 18a, 17:51
Mendizerrako ura jasotzen duten hiru latsarri ditu Sobronek. Argazkia: AFA

Amaitu dituzte garbitokia lehengoratzeko lanak.

Sobrongo latsarria zaharberritzeko lanak amaitu dituzte. Hala egiaztatu dute gaur Arabako Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak eginiko bisitan.

Zehazki, Sobrongo garbitokia zaharberritzeko proiektuak eta obrek 25.120 euroko aurrekontua izan dute, eta Aldundiak 7.172 euroko diru laguntza eman du. Beste elementu txiki batzuk ere zaharberritzeko diru laguntzak eman zituzten 2023an: iturria, bi zubi, errota bat eta abelbide bat, 150.000 euroko laguntzarekin.

Guztira, elementu txikiak, baselizak eta eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko deialdiak 14 esku hartze diruz lagundu zituen, aldundiaren 400.000 euroko inbertsioarekin. Laguntza horrekin, azken hiru ekitaldietan 49 esku hartze egin dituzte, eta orain 63 izango dira guztira 2023an diruz lagundutako zaharberritze obra guztiak amaitzen direnean. Besteak beste, Ekorako iturri neoklasikoa, Sendadianoko zubia, Mimbredoko errota eta Gesaltza Añanako Traspalacioko zubia lehengoratu eta konponduko dituzte.

Sobrongo latsarria, zaharberritu aurretik. Argazkia: AFA

Erlazionatuak

Latsarria, emakumeen lantoki eta eremu librea

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017 api 29 Añana

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide