⛅ EGURALDIA

Aterkia eroan enpresa afarira

Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 08:37
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ez da aldaketarik espero hurrengo bi egunotan: zeru estaliak, zaparradak eta giro hotza gurekin geratuko dira.

Azken egunotako giro gris eta euritsuak segida izango du gaur. Zeru hodeitsuak espero izatekoak dira, bai eta zaparrada txikiak ere. Haizeari ere ez zaio antzematen aldatzeko asmorik, eta iparretik jotzen segituko du, bolada gogorrekin. Tenperaturen bilakaera ez da asko aldatuko ere, Gasteizen eguneko tartea 6 eta 10 gradu artean geratuko baita.

Ostirala ere berdinetan etorriko da. Zeru estaliak eta zaparrada txikiak izango ditugu. Bereziki goizean haizeak are gogorrago joko du ipar partetik, eta elur kota 1.400 metroan egongo da. Termometroetan 6 eta 9 gradu arteko mugimendua baino ez dugu ikusiko.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide