Jendez gainezka egon da Kuartangoko landa topaketa

Erredakzioa 2023ko ira. 25a, 16:54

Landa ondarea aldarrikatuz itxi du hiru eguneko programa Kuartangoko Kedada Handiaren bigarren edizioak.

Kuartangoko Landa Kedada Handiak agurtu du bigarren edizioa. Igandekoa izan da ate irekien eguna, eta Zuhatzu Kuartangoko bainuetxera hurbildu diren dozenaka lagunek tokiko produktuak eta artisauen lanak ezagutzeko aukera izan dute. Hitzaldiak eta erakusketak ere izan dira bainuetxearen aretoetan.

Larunbatean, gainezka egon zen bainuetxeko antzokia, eta arratsaldeko lehen ordutik ilara luzea zegoen sartzeko, 18:30ean aurreikusita baitzegoen Rozalenen kontzertua. Ez zuen kale egin abeslari albazetearrak eta kontzertu akustiko txalotua eskaini zuen. Sebastian Iradier musikagile arabarraren La Paloma abestiarekin publikoa poltsikoan sartu zuen, eta lehenbiziko aldiz, Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean kanta abesteko aukera izan zuen Euskal Herrian. Rozalenen ondotik, kanpoko eszenatokia Villalacre proiektuko musikariek hartu zuten, eta gauean, berriz, Afrika Bibang musikari bizkaitarrak soul doinuekin publiko guztia dantzan jarri zuen.

Bideoa: PHOT.OK

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide