Rozalen izango da aurten Kuartangoko Kedadan

Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 12:58
Rozalen abeslariak kontzertua izango du, Kuartangon, irailean. WIKIMEDIA

Irailaren 22tik 24ra egingo da, Zuhatzu Kuartangon, landa berrikuntzaren inguruko topaketaren bigarren edizioa.

"Aurkikuntzarako, inspiraziorako, prestakuntzarako, proiektuak partekatzeko, musikarako, kulturarako, aisialdirako, berrikuntzarako eta tradizioetarako" tokia izango da Kuartangoko Bainuetxea, bigarren urtez. Iazko arrakastaren ostean, Kuartangoko Kedadaren esperientzia errepikatu nahi du bainuetxearen dinamizatzailea den Kuartango Lab taldeak, eta irailaren 22tik 24ra, hiru egunez, landa eremuko talentua, tradizioa eta kultura uztartuko ditu bertan.

2022ko lehen edizioan, 1.800 lagunek parte hartu zuten hiru egunetan antolatutako 60tik gora jardunaldietan eta kontzertuetan. Jordi Evole, Coque Malla eta Rodrigo Cuevas izan ziren iazko gonbidatu-izarrak. Aurtengo edizioan, berriz, iazkoan parte hartu zuen Jordi Evole kazetariarekin batera, Rozalen abeslaria gonbidatu dute, eta bien arteko solasaldia programatu dute ostiralean, irailaren 22an, landa eremuaren esperientzien inguruan. Larunbatean, irailaren 23an, berriz, kontzertu akustikoa eskainiko du albacetear kantautoreak.

Honako programa hau izango du Kuartangoko bigarren Kedadak:

Ostirala, irailak 22.

10:00 - Inaugurazioa: Bestelako Kuartango.
11:20 - Mahai-ingurua: Landa eremurako finantza etikoak.
11:20 - Hitzaldia: Viveiro sostenible.
11:20 - Coffee & Talk.
12:20 - Hitzaldia: Landu zure arrakasta.
12:40 - Mahai-ingurua: Etxebizitza tradizionalen alternatibak landa eremuan.
13:00 - Kuartango Lab-eko enpresei bisita.
15:30 - Networking kolaboratiboa.
15:30 - Mahai-ingurua: Kontsumo kontzientea, landa-kontsumoa.
17:00 - Mahai-ingurua: Landa talentua lotzen.
19:00 - Elkarrizketa: Jordi Evolek landa eremuaz hitz egingo du Rozalenekin.

Larunbata, irailak 23.

10:00 - Ikasi bideojokoak egiten aurretik ezer jakin gabe.
10:00 - Haurrentzako txokoa.
12:00 - Mahai-ingurua: Landa Jaialdiak eta Garapen Jasangarrirako Helburuak.
18:30 - Emanaldia: Rozalen akustikoan.
21:00 - Kontzertua: Los Niños Jesus.
22:30 - Kontzertua: Jo & Swiss Knife.

Igandea, irailak 24.

10: 00etatik 15: 00etara - Tokiko produktuen eta artisauen azoka.
10:00 - RetRural – Landa-erretratuak.
13:00 - 'Baserriko porrusalda' antzezlana.
13:00 - Kontzertua: Negra Cucaracha Terrorfolk talde gasteiztarra.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide