alea.eus

Araban sagardo denboraldia Kuartangon irekiko dute

Estitxu U. Lopez de Arkaute 2016-12-19 11:21   Gizartea  Añana  Kuartango

Sagardo denboraldi berria ohiko txotx-arekin irekiko dute Araban, datorren urtarrilaren 12an, Kuartango sagardotegian.

Araban sagardo denboraldia  Kuartangon irekiko dute
Kuartango Sagardotegia inauguratuko dute. Arg:PHOT.OK | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain arte bi sagardotegik osatzen zuten Arabako sagardogileen eskaintza: Askartzako Trebiñuko Koldo Markinezek gidatzen duena eta Aramaioko Iturrietako Juanjo Peciñarena. Urterik urtera, txandakatzen joaten ziren denboraldiari hasiera emateko. Aurten, ordea, Zuhatzu Kuartangoko bainuetxe zaharrean Benito Peciñak eraiki berri duen Kuartango sagardotegiari eman diote lekukoa. 

Kuartangoko jatetxea egitasmo handiago baten zati txiki bat baino ez da. Hala, 50.000 litro sagardo egiteko upategia martxan jarriko dute, eta epe ertainera begira sagardoaren interpretazio zentroa zabaldu nahi du Peciñak Zuhatzu Kuartangon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa