alea.eus

Talgok Rivabellosan duen lantegian lanpostu berriak sortuko dira

Estitxu Ugarte 2016-11-30 15:33   Ekonomia  Añana  Erriberabeitia

Talgok irabazi du Renfek abiadura handiko hogeita hamar tren egiteko eta mantentzeko lehiaketa, eta horren ondorioz Rivabellosan duen fabrikan lanpostu berriak sortuko dira.

Talgok Rivabellosan duen lantegian lanpostu berriak sortuko dira
Rivabellosako Talgoko fabrika | Ikusi handiago | Argazki originala

Talgo enpresaren arduradunek aditzera eman dute tren berrien ekoizpenak datozen bost urteetan mila lanpostu  sortzea ekarriko duela, eta beste ehun sortuko dituztela tren horien mantentze lanak egiteko. Zeharkako eta zuzeneko lanpostuak izango direla zehaztu dute, eta Rivabellosan eta Madrilen dituzten lantegien artean banatuko dira.

Talgo konpainiak irabazi du Renferen 2.642ko milioi euroko kontratua, CAF, Alstom eta Siemens atzean utzita. Konpainiarentzat bultzada ederra izango da kontratu hau, besteak beste, konpainiaren eskari poltsaren %28,5 hartuko duelako. Adjudikazioa "Talgorentzat eta Espainiarentzat albiste ona" dela esan zuen Talgoren presidenteak, Carlos Palacio Oriolek. Neurri handi batean, Talgorentzat hil edo bizikoa zen kontratu hau eskuratzea; are gehiago, kontuan izanik trengilearen eskari poltsa jaitsi egin dela azken bi urteetan 3.900 milioi eurotik 3.500 milioira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa