Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lanean ari zen uzta-makina batean piztu zen sua, eta berehala zabaldu zen inguruetara. Olabarriko bizilagunak traktoreak hartu eta berehala abiatu ziren sutearen kontrako suebakiak egitera; Gasteizko suhiltzaileak eta Arabako Aldundiko zerbitzuak ere lanean egon ziren bertan. Azkenean ur-hegazkinak erabili behar izan zituzten sutea amatatzeko. Erriberagoitiako Basquiñuelas herrian ere sutea gertatu zen.