Tremenda Jauria eta Zetak, Laudioko jaietako kontzertuen artean

Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 12:57

Abuztuaren 23an izango da Zetak Laudion. Argazkia: Zetak

Abuztuaren 15etik 25era bitartean, besteak beste, Formula V, Korrontzi eta Burbuilak taldeak ere izango dira.

Laudioko jaietako egitarauaren berri emateko oraindik goiz bada ere, abuztuaren 15etik 25era bitartean izango diren hainbat kontzertu aurreratu dituzte dagoeneko. El Drogas, Zetak eta Tremenda Jauria taldeek beteko dute programa, beste emanaldi batzuen artean.

Aurten Laudioko Udaleko jaietako sailak, jaietako lantaldearekin elkarlanean, Formula V taldearen alde egin du txupinazoaren egunerako, eta El Drogas-en rock urbanoaren alde abuztuaren 16rako, ostiralerako. "Kontzertuak beti dira gure jaietako ekitaldirik jendetsuenetarikoak, eta aurten danontzako denetarik egon dadin saiatu gara. Jaietako lantaldearekin batera mimo handiz diseinatu dugun programa honekin gure bizilagunak berriro konkistatzea espero dugu", adierazi du Sonia Respaldiza jaietako zinegotziak. Larunbatean, abuztuaren 17an, Gobernantza Feministaren arloak antolatutako kontzertuak izango dira; Burbuilak eta Matx. Baina egun horretan ere Boni M. taldearen disko-musikak Laudio hartuko du.

Bestalde, Tremenda Jauria taldearen aldarrikapen hitzak, eta bere musika folkloriko eta abangoardisten fusioa ere izango dira aurtengo Laudioko Jaietan, hilaren 22an, hain zuzen ere. Peio Reparaz nafarraren puntako taldea, Zetak, hilaren 23an izango da oholtza gainean, baserritarren egunarekin bat eginez. Eta aipatutako taldeez gain, Laudio Atzar Hadi, Tenampas eta Korrontzi ere arituko dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide