Aiaraldeko etengabeko arreta, kezka iturri

Erredakzioa 2024ko api. 20a, 08:00
Kexak masiboki aurkeztu dituzte Aiaraldean. Argazkia: @AIARALDEA.EUS

Etengabeko Arreta Guneen defizitaren auzian, Gasteizkoa ez da kasu isolatua. Azken asteetan Amurrio eta Laudioko Etengabeko Arreta guneetan egondako gabeziak ere salatu dituzte, eta gertakari oro salatzeko deia luzatu diete herritarrei.

SOS Aiaraldea lemapean, apirilaren 10ean, eginiko agerraldian herritarrek zein osasun zentroetako langileek hartu dute hitza. "Kezkatuta" eta "haserre" daudela azaldu dute, eskualdeko osasun sistemak bizi duen egoeragatik. Euren hitzetan, geroz eta gehiago ari da azaleratzen medikuak falta direla larrialdi zerbitzuetan, jendea beste herri batzuetara bideratzen dutela kasu horietan eta, ondorioz, herri horietan "kolapsoa" ematen dela lan karga gehiagarri hori jasotzen dutenean.

Azken egun hauetan eskualdean jazotako gertakariak jarri dituzte horren adibide: "Amurrioko anbulatorioan ez zen medikurik egon martxoaren 27an, 31n eta apirilaren 1ean: eta, horren ondorioz, bi orduko itxaronaldiak sortu ziren Laudion".

"Apirilaren 5ean eta 7an, aldiz, Laudioko Etengabeko Arreta Gunea egon da medikurik gabe". Nabarmendu dutenez, aipatutako kasu horiek ez dira puntualak. Euren ustez, "atzetik datorren arazoa" da, "horrelako gertakariak errepikatuz joan baitira azken urteetan". 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide