Emakumezko bat hil da Amurrion trenak harrapatuta

Erredakzioa 2024ko mar. 31a, 19:29
Amurrioko tren geltokia. / Argazkia: WIKIPEDIA

Tren zerbitzua bi ordu baino gehiago egon da etenda.

Ezbeharra Bilbo eta Urduña arteko ibilbidean gertatu da, igande eguerdian, eta Adif garraio-enpresak sare sozialen bitartez eman du gertakizunaren berri. Zabaldutako mezuan jakinarazi duenez, emakumea "igarotzeko baimenik gabeko puntu batean" zegoen, Amurrio inguruetan, trenak harrapatu egin duenean.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin emakumearen bizia salbatzeko eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Tren zerbitzua bi ordu baino gehiagoz eten behar izan dute, eta autobusak jarri dituzte bidaiariei zerbitzua eman ahal izateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide