Ume bat hil da Artziniegan, Gau Beltzeko ospakizunetan

Erredakzioa 2023ko aza. 2a, 08:00
Azaroaren 3an elkarretaratze isila egingo dute herriko frontoian. Argazkia: A.M.

Artziniegako Udalak hiru dolu egun ezarri ditu, astearte gauean bat-batean hildako 11 urteko adingabearen familiarekin elkartasunez.

Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Teo Zelenyi izeneko 11 urteko ume bat hil zen astearte gauean Artziniegan, Gau Beltzeko ospakizunen testuinguruan. Antza denez, lagunekin mozorrotuta jolasten ari zela, adingabea zerraldo erori zen eta bertan hil zen, bat-batean. Larrialdi zerbitzuak berehala iritsi ziren, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin umea salbatzeko.

Artziniegako Udalak "doluminak eta elkartasuna" adierazi dio familiari, Elizaveta amari, lagunei eta Arteko Gure Ama ikastetxeko komunitateari, eta hiru dolu egun ezarri ditu udalerrian, osteguneko gauerditik igandeko gauerdira; hau da, azaroaren 2ko 00:00etan hasita hilaren 5eko 00:00etara, ostegunean, ostiralean eta larunbatean. Udaletxeko bandera ofizialak hega erdian egongo dira hiru egun horietan, eta haurrentzako antolatutako jarduera guztiak bertan behera utzi dituzte.

Gainera, ostiralean, 17:30ean, elkarretaratze isila egingo dute Toñin Luengas pilotalekuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide