Suhiltzaile bat zauritu da Artziniegan izandako sute batean

Erredakzioa 2023ko urr. 13a, 08:44

Anaia Maristen kongregazioaren eskola zahar batean jazo da ezbeharra. Gurutzetako ospitalera eraman dute zauritua.

Suhiltzaile bat zaurituta izan da gaur gauean Artziniegako eraikin hustu batean jazotako sute batean. Momentuz ez da ezagutzen suhiltzailearen egoera, eta Gurutzetako (Bizkaia) ospitalera eraman dute. 

Gaueko ordu txikietan abiatu da sutea, Anaia Maristek ikastetxe gisa erabili izan zuten eraikin batean. Erakina abandonatuta dago orain. Arteko Gure Amaren Santutegitik gertu dago eskola zaharra, zuhaitz asko dagoen eremu batean. 

Ordu biak aldera jaso dute abisua suhiltzaileek, eta Laudioko eta Iruña Okako parkeetatik atera dira. Ertzaintzak A-624 errepidea moztu du hainbat orduz. Bostak aldera sua amatatuta zegoen. 

Momentuz ez da ezagutzen ezbeharraren abiapuntua.

Bideoa: Arabako suhiltzaileak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide