Jatorrira itzuli da Artziniegako azoka

Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 13:07

Orain dela 25 urte antolatu zuten Artziniegako Antzinako Azoka lehendabiziko aldiz, Artziniega Museoaren ekimenez. Aurten, indarberriturik itzuli da ospakizuna, herritarren talde baten eskutik.

Merkatuak bere sorreran zuen filosofiara itzuli da; eskulangileen postuen eskaintzan iaz baino gehiago egon dira, 80 inguru; eta benetako protagonistak artziniegarrak izan dira. "Herri guztiak hartzen du parte azokan, denak janzten dira garaiko arropekin, eta hori da merkatuaren indargune nagusietako bat; izaera herrikoia, hain zuzen ere", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide