Dolumin Bariku jendetsuak hartu ditu Laudioko kaleak

Erredakzioa 2023ko mar. 31a, 17:21

Tradizio handikoa da Laudioko Dolumin Barikuko azoka. 1890etik abeltzainen topalekua da, eta Arabako azoka zaharrenetako bat.

Argazkiak: PHOT.OK

Aiaraldetik eta inguruko herrietatik etorritako lagun andana bildu da goizeko lehen ordutik Laudion, Dolumin Barikua ospatzeko. Laudioko Abeltzain Elkarteak antolatutako 130. Ganadu Azoka izan da eguneko ekintza nagusia. Herriko plazan, Aldai plazan eta Alberto Aceron ere dozenaka postu kokatu dira, eta euskal jaki eta artisautza produktuen eta nekazaritzako makineriaren erakusketa izan da. Herri kirolak ere izan dira Dolumin Barikuko beste protagonistetako bat, Lauzaldi Elkarteak Dolumin Barikuko XII. Herri kirol txapelketa antolatu baitu.

Arratsaldean, Done Petri baselizan, Santa Luzia abesbatzak kontzertua eskainiko du, eta Puro Relajo taldeak eta Oxabi erromeriak osatuko dute musika eskaintza. Alberto Acero plazako eszenatokian arituko dira bi musika taldeak, 20:00etatik 21:30etara eta 23:00etatik aurrera, hurrenez hurren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide