⛅ EGURALDIA

Lainoak eta ostarteak

Erredakzioa 2022ko aza. 30a, 08:39

Hotzerako joera mantenduko da datozen orduetan, eta izotza ere ager daiteke.

Lainoekin hasiko da eguna, eta zerua partez estalita mantenduko da ondoren. Halere, gauean hodeiak gutxituko dira. Norabide aldakorreko haizea izango dugu. Tenperaturei dagokienez, 3 eta 9 gradu arteko aldea espero da Gasteizen. 

Biharko, antzeko egoera espero da. Goizean goiz lainoak agertuko dira, eta hodeiak zein ostarteak tartekatuko dira. Haizea ipar-ekialdian finkatuko da eguerdian, zenbaitetan bizi. Tenperaturak beheranzko joeran mantenduko dira: 0 eta 9 artekoak espero dira. Hortaz, izotza sor daitekeela ohartarazi du Euskalmetek. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide