Babioko indusketan gaztanohol bat eta grabatu bat aurkitu dituzte

Erredakzioa 2021ko abu. 25a, 11:29
Babioko herri harresituan 2019an egindako bisita. AIARALDEA

Aiarako mendiko aztarnategia 2018tik ari dira aztertzen, eta lanek bost urteko iraupena izango dutela aurreikusi dute.

Uda honetakoa hirugarren indusketa kanpaina izan da. Helburua lehenengo harresiaren indusketa egitea zen eta mendiaren defentsa nola egituratu zuten argitzea. Eremuaren amaierara iristeko denborarik izan ez duten arren, zeramika zatiak eta hezurren hondarrak berreskuratu dituzte, baita inguruko biztanleen abeltzaintza izaera berresten duen gaztanohol baten zati bat ere. Gainera, aurkitutako haziengatik ondorioztatu daiteke garaiko biztanleek nekazaritza ere ezagutzen zutela.

Uda honetan egindako prospekzioaren aurkikuntza handietako bat harresi zaharrean grabaturik aurkitu duten pieza bat da. 40 zentimetroko luzera du, 20 zentimetroko zabalera, eta grabatu bat goiko aldean. Indusketa kanpainaren zuzendaria Izoriakoa da, Jon Obaldia arkeologoa, eta Aiarako Udalak finantzatu du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide