Maiatzaren 13an eta 14an asteburu osoko txangoa egingo dute Laudioko gazteek, Oxigenoa euskarari kanpainaren barruan. Txangoan Gorobelgo hainbat bazter liluragarri ezagutuko dituzte, eta Ponatako aterpean pasako dute gaua.
Irteera: 8:00etan izango da Laudio institutuaren aurrean. Laudioko Udalak herriko DBHko ikastetxeekin antolatutako ekintza da hau, Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatua.
ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?
WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?