alea.eus

Ekitaldiz beteriko astea, hilaren 7an helduko den Korrika agurtzeko zain

Juanma Gallego 2017-04-01 10:00   Euskara  Aiaraldea  Laudio

Goizeko bederatzietan sartuko da Amurrion, eta 15:00etarako espero dute Laudiora heltzea, gosaria eta bazkariarekin bat

Ekitaldiz beteriko astea, hilaren 7an helduko den Korrika agurtzeko zain
Potxin eta Patxin pailazoekin, umeek zein helduek ongi pasatzeko aukera izango dute. | Alea | Ikusi handiago | Argazki originala

Apirilaren 7an hurbilduko da Korrika Aiaraldeara baina, bitartean, giroa prestatzen hasi dira eskualdeko euskaltzaleak.

Korrikak eskatzen duen sasoi onari eusteko baliagarriak izango dira, seguruenez, Amurrion antolatu dituzten ekimenetako batzuk. Guztiak Bañueta kiroldegian izango dira. Batetik, spinning saioa egingo dute ostiralean (hilaren 31n), horretan irakasle trebatuak diren Izaskun Bengoa eta Eguzkiñe Sasiainen laguntzarekin. Larunbatean, berriz, zumba saioa izango dute. Izaskun del Cerro adituaren laguntza izango dute dantza eta kirola uztartzen dituen ekimen horretara hurbiltzen direnek.

Peruko mendietan

Apirilaren 8an, behin Korrika atzean utzita, lasaitasuna berreskuratu nahi dutenek Itxaso Villacian irakaslearen yoga saiora hurbil daitezke.Izerditan blai bukatu nahi ez dutenek Iñaki Aldama mendigoizaleak emango duen hitzaldira hurbiltzeko aukera dute. Hilaren 3an izango da, euskaltegian. Leku berdinean, baina hilaren 6an, Euskararen lau aurpegi izeneko dokumentala proiektatuko dute.

Laudioko programari dagokienez, martxoaren 31n Tren geltokia antzezlana taularatuko dute Lasalle zineman. Apirilaren 2an, Ugarte auzotik mendi irteera abiatuko da eta hilaren 6an, berriz, txikienek Potxin eta Patxin pailazoekin batera Egiptoko piramideetara hurbiltzeko aukera izango dute. Hurrengo egunean, Korrika heltzearekin batera, bazkari herrikoia egingo dute gaztetxean eta Lasallen Txarlestrup antzezlana izango da. Eguna ondo amaitzeko, gainera, Basalarrina elkarteak kantu-jira egingo du, Nafarroa Kanta taldearen laguntzarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa