Twitterreko bere kontuan hainbat mezu zabaltzeagatik atxilotu zuten duela bi urte Alfredo Remirez Erreharria. Sare sozialetan "terrorismoa goratu eta biktimak umiliatzea" leporatuta bi urte arteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen zuen beretzat fiskaltzak.
Epaiketa baino lehen lortu dute akordioa, ordea. Horren arabera, urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote. Kondena horrekin Remirezek ez du kartzelara joan beharko.