Eskulana

Boligrafoak gordetzeko animalia

Erredakzioa 2020ko mai. 27a, 09:30

Boligrafoak gordetzeko tresna egiteko eskulana.

Tailer hau egiteko behar dituzun gauzak etxean aurkitu ditzakezu! Komuneko paperaren kartoia erabiliz, boligrafoak, arkatzak, artaziak eta errotulkiak gordetzeko prest egongo zara!

Zer behar dugu?

  • Komuneko paperaren kartoiak
  • Koloretako kartulinak edo folioak
  • Zinta itsasgarria
  • Kola
  • Artaziak
  • Margoak eta pintzela

Nola egin?

1. Komuneko paperaren kartoiak itsasten ditugu (bata bestearen ondoan) lerro bat osatzeko. Horretarako, zinta itsasgarria erabiliko dugu.

2. Kola erabiliko dugu kartoien beheko zuloa estaltzeko. Hori egiteko, kartulinazko borobilak moztu eta behean itsatsiko ditugu. Gero, hobeto itsatsita egoteko, nahi baduzu zinta itsasgarri gehiago jarri.

3. Pentsatu zer izango den zure eskulana! Txakur bat? Munstro bat? Eguzkia? Aukeratu nahi dituzun koloreak eta margotu kartoiak margoak eta pintzela erabiliz.

4. Behin dena margotuz gero, kartulina erabili apaintzeko! Adibidez, txakur bat egiten baduzu, marraztu buru polit bat, bi belarri luze batzuekin eta buztan txiki edo luzea. Gehitu nahi badituzu hankak eta itsatsi dena zure eskulanean apaintzeko! Irudimena erabili!

5. Jada daukazu zure gauzak gordetzeko!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide