Suhiltzaileak eta sorosleak kontratatuko dituzte Trebiñun

Estitxu Ugarte 2016ko mai. 20a, 15:33
Trebiñuko udalbatz

Suteen kontrako kanpainan lan egiteko eta igerilekuetan sorosle bezala aritzeko langileak kontratatzeko prozesua zabaldu du Trebiñuko udalak. 

Trebiñuko Konderriko Udalak aldi baterako langileak kontratatzeko bi prozesu zabaldu ditu. Batetik suteen kontrako aurtengo kanpainari aurre egiteko suhiltzaileak kontratatuko ditu. Halaber, herriko igerilekuetan lan egiteko sorosleak kontratatzeko epea zabaldu du. 

Suteen kontrako kanpaian zein igerilekuetan lan egiteko dauden interesatuek curriculuma aurkeztu behar dute udal bulegoetan ekainaren 8ra arte. Curriculumarekin batera, izena ematen dutenek  ziurtatu behar dute lana egiteko gaitasuna eta formazio nahikoa dutela.

Gaztela eta Leongo Juntarekin sinaturiko hitzarmenaren arabera, Trebiñuko Konderriko udalak ponpa-auto bat eta beharrezkoak diren langileak kontratazen ditu urtero, uztailetik urrira arte, Juntak martxan jartzen duen suteen kontrako kanpainan parte hartzeko. Zerbitzu horren truke urtero dirulaguntza bat jasotzen du Trebiñuk.

Igerilekuak, urtero lez uztailaren 1etik aurrera irekiko dituzte, eta udako kanpainan sorosle lana egiten dituzten langileak hartu behar dituzte.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide