Bidea egin eta materiala igo eta gero, babes-harresiaren horma egonkortzeari ekingo diote. Erortzeko arriskua du horrek, eta hortaz, lehentasuna eman diote horri. Ez da erraza izango, airean eskegita egin beharko dutelako lan. Horrez gain, indusketa arkeologikoak eta ikerketa topografikoa egiteko asmoa ere badute, eta baita ingurunearen azterketa historikoa ere.