Etiketa euskara hutsean izateagatik kargu hartu diote Arabako nekazari bati

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko eka. 15a, 12:45
Etxeko Baratza nekazari egitasmoko produktuak. /Etxeko Baratza

"Ohiko" ikuskatze lanak direla esan dute udaleko iturriek.

Gasteizko Udaleko ikuskatzaile batek kargu hartu zion Santa Barbarako azokan barazkiak saltzen ari zen nekazari bati, etiketak euskara hutsean izateagatik. Joan den asteko osteguneko azokan izan zen gertakaria. Udaletik ez diote garrantzia handirik eman nahi izan gertatutakoari, eta nabarmendu dute etiketatuaren lege orokorrak dioena soilik jakinarazi ziola ikuskatzaileak nekazariari. Ez zela zigorrik ezarri azpimarratu dute.

Gasteizko udaletik BERRIAri adierazi diotenez, legeak dio jakien etiketak, gutxienez, gazteleraz egon behar duela. Salbuespen batekin: hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetan ekoitzi eta saldutako produktu tradizionaletan. Bada, nabarmendu dute, ez dela kasua.

Halaber, "ohiko" ikuskatze lanak direla esan dute udaleko iturriek, eta, aurrez ere, antzerako kasuak izan direnean prozedura bera jarraitu dutela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide