Palestinako egoeran sakontzeko jardunaldiak Kanpezun

Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 10:20

Besteak beste, Historia del movimiento de mujeres en Palestina liburua aurkeztuko du Mar Gijon Mendigutiak maiatzaren 27an.

Arabako Mendialdeko eragile sare batek Palestinarekiko elkartasun ekimen bat jarri du abian azken hilabeteotan. Auzolan horren emaitza da maiatzaren 9tik hasita ekainaren 10era arte Palestinako egoera eta nazioarteko BDZ (Israelen aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpaina gizarteratzeko antolatutako egitaraua.

 

Historia del movimiento de mujeres en Palestina liburuaren aurkezpena

Ekitaldi sorta horren barruan, datorren maiatzaren 27an Historia del movimiento de mujeres en Palestina liburuaren aurkezpena antolatu dute. Mintzaldia Lamingorriak, Mendialdeko talde feministak, antolatu du eta bertan liburuaren egilea izango dute solaskide, Mar Gijon Mendigutia.
Gijon Filologia Arabiarrean lizenziatua da. 2005etik 2010era Damascon bizi izan da, eta bere ikerkuntza lanean Israelgo sorreraren inguruko siniskeria, Nakbaz, Palestinako aferaren sorrera, eta Palestinako errefuxiatuak jorratzen ditu. Halaber, Biladi elkarte palestinarreko kidea da. Bere jardunean Palestinako emakumeen mugimenduaren sorreraz eta bilakaeraz arituko da, XIX. mendetik gaur egun arte, eta historiaren kontaketa ofizialak baztertutako emakume horiek balioetsi nahi ditu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide