Argazkigintza ikasi nahi dutenek bi eguneko ikastaroa egiteko aukera izango dute datozen asteotan Arraia-Maeztun. Otsailaren 27an argazkigintzaren hastapenari buruzko eskolak eskainiko dituzte, eta, martxoaren 3ko saioa, berriz, ezagutza dutenentzako izango da.
Interesatuek hilaren 22ra arte eman ahalko dute izena herriko udaletxean. Izena ematearekin batera hiru euro ere ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dute gehienez, 15 lagunentzako tokia dagoela, eta izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko direla plaza horiek.
Fotogramas Vitoria estudioko adituek udaletxean emango dituzte ikastaroak aipatutako bi egun horietan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.