Korrikalari eta pilotariek emango diote hasiera Dulantziko jaiei

Anakoz Amenabar 2016ko ira. 9a, 11:49

Tripafinaren jaitsierarekin hasiko dituzte jaiak gaur.

Tripafina baserritarraren jaitsierarekin helduko da Dulantzira jaian murgiltzeko deia, ostiralean, 19:00etan.  Harekin batera, herriko kirolariek egingo diete ongietorria jaiei txupinazoan, Eskuhuska pilota elkarteko kideak eta Henaio atletismo klubeko kideak izango baitira protagonista. Musika eta buruhandiek lagunduta, bi asteburuko jaia piztuko dute.

Banbalua antzerki taldearen eta Haizea dantza taldearen ikuskizunekin hasiko dira jaiak, eta Kodigo Norte eta Itziarren Semeak taldeek girotuko dute  herriko plaza, 24:00etatik aurrera.  

Edadetuen txanda

Edatuek hartuko dituzte Dulantziko kaleak larunbatean, eurentzako prestatutako hamaika ekitaldi izango baitituzte. Blusa kuadrillen joan-etorria, musika eta txikienentzako zezensuzkoa ere ez dira faltako. Eta, igandean berriz, haurrentzako animazioarekin abiatuko dute eguna, Haatik dantza konpainiaren Itsas-lapurrak lana eta blusa kuadrillen kalejirarekin, beste hainbat ekitaldiren artean.

Udaletik, jaietarako dei berezia egin dute  "berdintasunean" oinarritutako festez gozatzeko, eta izan daitezkeen portaera matxistak gaitzesteko. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide