Araba Euskaraz 2016

Araba Euskarazen bideoklipa grabatu zuten igandean Agurainen

Erredakzioa 2016ko ots. 22a, 12:14

Dirty Short Films ikus-entzunezko ekoizlea arduraduta zen grabazioaz. Hilaren 26an grabaketaren bigarren zatiari ekingo diote, Lautada ikastolan bertan.

 

Aurtengo Araba Euskarazeko Geroari Begira abestiaren bideoklipa grabatu zuten igandean Agurainen. Egun batez, Aguraingo Alde Zaharra plato erraldoi bilakatu zen, non ehunka ume, guraso eta irakasle elkartu ziren aurtengo edizioaren bideoklipan parte hartzeko. Horietako asko aurtengo edizioaren kamiseta jantzita joan ziren hitzordura. Dirty Short Films ikus-entzunezko ekoizlea arduraduta zen grabazioaz.

Goizeko 9.30ean elkartu ziren parte hartzaile guztiak San Juan plazan eta hortik Santa Maria plazarantz abiatu ziren, ibilbidean irudi ezberdinak grabatzen zituzten bitartean. Bertan grabaketako azken irudiak hartu eta txistorrada batekin amaitu zuten saioa.

Bideoklipan herriko leku ezberdinak agertuko dira eta besteak beste, otsailaren 26an grabaketaren bigarren zatiari ekingo diote, oraingoan, Lautada ikastolan bertan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide