Ana Arregi Martinezek koordinatuta, hilean behin egingo dute solasaldia. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak egingo dituzte. Urtarrilaren 25ean egingo dute euskarazko hurrengo hitzordua, 17:30ean, Ozetako liburutegian. Irene Nemirovskyren Dantzaldia izango dute solasgai orduan. Joseba Sarrionandiaren Narrazioak edota Uxue Alberdiren Aulki jokoa izango dituzte hurrengoetan.