Elkartasuna Argia eta Axier Lopezekin

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2016ko api. 15a, 14:07
Irudia: Dani Blanco, Argia

Idatzi honen bidez, Tokikomen Administrazio Kontseiluak bere elkartasun eta babesa eskaini nahi die Axier Lopez kazetariari eta Argiaren lan talde osoari, Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren berri emateagatik zigorra jaso duten honetan.

Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa, “Mozal legea” gisa ezagutzen dena aplikatuz ezarri du zigorra. Lege hori eraso zuzena da herritarrak informatuta egoteko zein kazetariek informazioa emateko duten eskubidearen aurka.

Informazioa jaso eta emateko eskubide horiek gizarte demokratiko baten funtsezko oinarriak dira. Eskubide horiek gauzatzea delitu bilakatzea, beraz, gizarte osoaren aurkako erasoa da, eta hala salatu nahi dugu mezu honen bidez.

 

Arabako Alea Tokikom toki komunikabideen bateragunearen bazkide da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide