ETORKIZUNEKO IRAGARPEN-ANALISIA

Erabiltzailearen aurpegia Oreka IT 2016ko urr. 10a, 09:57
Iraganean gertatu dena ulertzeak ezaguera nabarmenak eman ditzake, hala ere, benetan, jakite hauetatik onura ateratzeko beharrezkoa da erabaki hobeak nola hartu behar diren ezagutzea. Horrela, etorkizuna hobea izatea lor dezakegu. Soilik, ustekabeko aldaketak saihesten edo etekinak nola gehiagotzen jakinda, hau da, erabaki egokien jabe izanda, diru pila salbatu dezakegu.

Tradiziozko tresna datu aztertzaileek gertaeren zergatiei buruzko azalpen mugatuak ematen dizkigute. Izan ere, gordeta ditugun aitzineko datuak, txosten eta aginte-kuadroen bidezko aurkezpenetan oinarritzen dira. Beraz, erabiltzaileek emaitzetatik edota grafikoetatik bere ondorio subjektiboak ateratzera behartuta daude.

Nahiz eta azterketa deskribatzaile bezala ezagutzen ditugun analisi hauek asko hobetu diren, erabiltzaileei datuek esaten dutena ulertaraztea ez da gauza erraza. Horregatik, iragarpen-analisia metodo hauen bilakaera natural eta logikoena da. Iragarpen-analisiak, jarraian gertatuko dena zehazteko, iraganean eragina duten faktoreen  ulermena erabiltzen du. Ez hori bakarrik, etorkizuneko emaitzetan eragin positiboa izango duten ekintzak gauzatzen ditu ere. Helburu diren joerak, ereduak eta  elementuen erlazioak aurkitzeko asmoz, datuak aztertzeko algoritmo eta teknika matematikoz baliatzen da. Ondorioz, erlazioak konprenituz erabaki hobeagoak hartzeko gai izango gara. Zehatzago esanda, lehen begiratuan esanahigabeko datuetatik informazio erabilgarria lortzen dugu erabaki egokiagoak hartzeko.

Pronostikoetan pentsatuz gero, burura etortzen zaigun lehenengo irudia, seguruenik, eguraldiaren iragarpena izango dela. Argi dago, izango dugun eguraldia aurretik jakitea, derrigorrezkoa da asteburuetako planak aukeratzeko, adibidez. Horretarako, pasaden egunetako datuez baliatzen den iragarpen-analisia erabiltzen da, emaitza arrakastatsuak lortuz.

Horrez gain, konturatuko gara analisi hauek leku guztietan daudela: hauteskundeak izan baino lehen egiten diren emaitzen suposizioetan, kirol apustuetako etxeek jartzen dituzten garaipen kuoten ezarpenetan edo erosketak egiteko web-orriek ematen dizkiguten produktuen gomendioetan esate baterako.

Iragarpen-analisia, medikuen diagnostikoetan ere antzeman dezakegu, minbizia izateko arriskupean dauden pertsonak detektatzeko. Beste gaixoek izan dituzten sintomen, ohituren edota bizimoduen joerak aztertuz, arriskua dutenei aurrea hartzeko tratamenduak jarri diezazkiekegu gaixotasuna saihesteko asmoz.

Dauden aukerak eta garatuta ditugun tresnak ikusita, batek daki noraino hel gaitezkeen.  Bistan da gure bizitza ezagutzen dugun moduan aldatzen hasia dela eta nire ustez, iragarpen-analisiak funtzio garrantzitsua izango du eraldaketa honetan.

Konfuzio pentsalari txinatar ospetsua  KA 500. Urtean, jada bazekien: “Ikertu iragana etorkizuna iragarri nahi baduzu”. Arrazoia zuen. Beraz, ez ahaztu, gure iragana gaur hasten da, hemen eta momentu honetan. Laguntzarik behar?

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide