2020/09/09 18:00

FAMILIA JARDUERA

Dona Dona Katona: Bitxigintza eta osagarri tailerra

Dona Dona Katona: Bitxigintza eta osagarri tailerra
Falerina Lorategia, Gasteiz

Oihanederrek ere badauka uda honetan etxeko txikienei eta beren familiei zuzendutako eskaintza berezia. Dona Dona Katona zikloaren baitan, bi lantegi antolatu ditu iraileko asteazken arratsaldetarako:

  • Irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra.
  • Irailaren 9an, Bitxigintza eta osagarriak sortzeko tailerra.

Irailaren 9an, egurra eta fieltroa material nagusitzat harturik, osagarri eta bitxi ezberdinak sortzeko aukera emango duen tailerra eskainiko da: eskumuturrekoak, lepokoak, eraztunak eta abar.

Uztailaren 20tik aurrera irekiko dira gonbidapenak eskuratzeko aukerak. Interesa daukaten ume eta familiek bi lantegietako batean bakarrik eskura ditzakete gonbidapenak. Bigarrenean gonbidapenak lortu nahi izanez gero, itxaron zerrendan geratuko dira interesdunak; leku librerik egongo balitz, kontuan hartuko da bere izen-ematea.

Gonbidapenak eskuratzeko honako aukerak daude erabiltzaileen eskura:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide