2020/07/31 19:00

KONTZERTUA

Kortxeak & Krispetak: Ibil bedi

Kortxeak & Krispetak: Ibil bedi
Falerina Taberna, Gasteiz

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera eskainiko du Oihaneder Euskararen Etxeak.

Uztailaren 31n, zikloa borobiltzeko kontzertua egingo da Falerina Lorategian. Ibil bedi taldearen kontzertua pandemia garaiarako antolatuta zegoen ekitaldietako bat da, eta ziklo honen barruan berreskuratu egin dute. 

Ibil Bedi Nafarroa Garaiko herri desberdinetako bost gaztez osaturiko taldea da. Iaz plazaratu zuten lehen diskoa: Berandu baina garaiz. Horrez gain, urte amaieran bideoklipaz lagunduriko kantu berri bikoitza atera dute: Bide zuzena – Teilaturantz

Kontzertuetan diskoan grabaturiko kantez harago joaten saiatzen dira, publikoak abestiak bere senti ditzan. Hirukote formatuan etorriko dira Oihanederrera, formatu akustikoan. Kantuak gordinago, biluziago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide