2020/07/22 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

Kortxeak & Krispetak: 'Los demenciales chicos acelerados'

Kortxeak & Krispetak: 'Los demenciales chicos acelerados'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera eskainiko du Oihaneder Euskararen Etxeak, Filmazpit programarekin elkarlanean.

Uztailaren 22an, Kikol Grauk zuzendutako Los demenciales chicos acelerados. Primera parte: Euskadi y tal filma emango dute.

Sinopsia

Kikol Grauk grabatutako eta Interneten bilatutako gauzekin egindako filma da hau. Euskal Herriko garaiko punk taldeei buruzko errepaso paregabea eta azkarra. Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Baldin Bada, Potato, Delirium tremens, Naste Borraste, Hertzainak, Soziedad alkoholika, Tijuana in blue, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris muertos, askoren artean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide