2020/07/01 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Beltza naiz', Fermin Muguruza

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Beltza naiz', Fermin Muguruza
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera eskainiko du Oihaneder Euskararen Etxeak, Filmazpit programarekin elkarlanean.

Uztailaren 1ean, Fermin Muguruzak zuzendutako Beltza naiz filma ikusteko parada eskaintzen dizuegu.

Sinopsia

Amaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta Black is Beltza artefaktuaren inguruan garatutako narrazio-plataforma guztiekiko bere interesa dira dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez ondua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide