Beldurrik ez

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Enciso 2017ko urt. 31a, 15:39

"Gehien kontsumitu behar ditugunak asegabeak dira, ondoren poliasegabeak eta azkenik asetuak".

Dieta munduan zerbaitek ospe txarra baldin badauka horiexek gantzak dira, baina beste behin ere, funts gabeko zurrumurru bat da. Ez dira gantz "onak" eta gantz "txarrak" existitzen, neurri kontu soil bat besterik ez da. Izan ere, gure eguneko dietaren energiaren %30-35a gantzek bete behar dute. Hau jakinda, goazen ba azaltzera zein gantz mota dauden eta zein neurritan hartu beharko ditugun.

Era askotara sailkatu ditzakegu gantzak, era teknikoa hartzen badugu asetuak, asegabeak eta poliasegabeak bereiztuko ditugu. Gehien kontsumitu behar ditugunak asegabeak dira, ondoren poliasegabeak eta azkenik asetuak. Baina gogoratu, guztiak beharrezkoak ditugu gure gorputzaren funtzionamendu egokiarentzat.

Baina beste sailkapen errazago bat hartuko dugu ondo ulertu ahal izateko: animali jatorria duten gantzak eta landare jatorria dutenak. Animali jatorria dutenen artean haragitik eta arrainetatik lortzen ditugunak bereiztu behar ditugu. Haragi zerra bat hartzen dugunean ondo ikus dezakegu gantza, era solidoan baitago, arrainen kasuan, berriz, ez da hain erraza; beraz gantz mota desberdinak direla ulertu dezakegu. Oso azaletik ulertzeko, arrainen gantz gehientsuan poliasegabeak eta asegabeak izango dira; haragiena, berriz, asetuak. Gantz asetuak normalean giro tenperaturan solido eran topatuko ditugu, asegabeak, berriz, likido edo behintzat ez hain bereiz errazak. Adibide bezala bakailao olioa eta txerri xingarra jar dezakegu. Eta non kokatzen ditugu bada landare gantzak? Pentsa, nola topatu ohi ditugu landare gantzak? Olio eran, hau da, likidoan. Landare gantzak orokorrean asegabe eta poliasagabeak izango dira, esaterako oliba olioaren oleiko azidoa ezaguna gantz asegabea da, proportzio handiagoan hartu beharreko horietakoa. Beraz, zein gantz hartu beharko ditugu gehiago? Landare eta arrain jatorria dutenak. Gantzen kontua zabala da, eta sukaldatzeko teknikaren arabera haien forma molekularra aldatu eta propietateak gal ditzakete, baina gai hau, beste baterako utziko dugu!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide