Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Lopez-Gazpio 2016ko mai. 9a, 17:34
Udako Euskal Unibertsitateko aurtengo Udako Ikastaroak, 44.ak, “Anitza” lemapean ospatuko dira. Horien artean, Eibarreko Markeskoa Jauregian, Uztailaren 11-12an, “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izenburuarekin egingo den ikastaroa antolatu dugu euskal zientziazaleentzat.

Ikastaroa antolatzerakoan anitza izatea buruan izan dugu: anitza irakasle bezala jardungo dutenei begira, 13 pertsona guztira: ikertzaileak, dibulgatzaileak, zientzian formazioa duten kazetariak eta zientziara hurbildu diren kazetariak; anitza jorratuko diren gaiei erreparatuta: baliabideak, esperientziak, gomendioak, dibulgazioaren egoera,…; baina batez ere anitza nori zuzendu nahi izan diogun: ikertzaile, zientzia-kazetari, irakasle, zientzia edo kazetari ikasleak eta zientziazaleak. Anitza nork, anitza nori, anitza zer.

Ikastaroari buruzko informazio guztia UEUren webgunean aurki dezakezu. Baita ere guzti honetaz Willy Roarekin, gure irakasleetako batekin, aritu ginen Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilean. Gainera, ikastaroa hasi bitartean, dibulgazioaren gaineko zure iritzia jakin nahi dugu, ikastaroan gurekin ez bazaude ere, esan nahi diguzuna kontuan izan dezagun ikastaroko mahai-inguruan. Hementxe duzu inkesta (zin dagizugu oso laburra dela) eta eskertuko dugu zure iritzia jasotzea. Azkenik ekarpen eta iradokizun guztiak ongi etorriak dira, bai mezu honetako erantzunetan, bai Twitter bezalako sare-sozialen bidez.

 

Uztailaren 11n eta 12an Eibarren ikusiko garelakoan,

 

Josu Lopez-Gazpio eta Koldo Garcia, antolatzaileak.

 

UEUren ikastaro guztiei buruzko informazioa

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide