alea.eus

Taldearen indarra

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2017-10-13 10:06   Iritzia

"Ondo bideratutako kanpaina batek talde-lanaren indarra erakutsi du". 

Elkartasuna, elkarrekintza, auzolana, elkarlana, sinergiak, talde-lana… azpimarratzen dituzten hainbat kanpaina izan ditugu gure inguruan azkenaldian. Pertsona talde bat bildu eta helburu komun hori lortzeko lan egin beharrak aldarrikatzen dituztenak dira orokorrean. Tira... ez gaitezen engainatu, "endemikoak" dira halakoak gure inguruan, bai.

Ondo formulatu eta bideratutako kanpaina batek talde-lanaren indarra erakutsi digu azken asteotan, eta guztiok ere inbidiaz gaude, nola lortzen ote da tamainako balentria? Derrepentean "metodoa" esportatu eta gurean inplementatu nahiko genuke, mugikorrean instalatzen den app horietako bat balitza. Halaber, kontziente gara gure errealitatea bestelakoa dela –"konplikatuagoa" esango genuke– eta orduan ametsetik itzartzen gara…

Halere, ez gaitezen itsu izan, halakoak geuk ere lortzen baititugu. Ez dira hain ikusgarriak izango, ez hain mediatikoak, baina bai geureak.

25 urte igaro dira GEU elkartea jaio zela eta euskararen biziberritzearen mugimenduan gazte baina ibilbidean trebatua da. Has Gasteizen bazkidetza kanpainari ekin dio oraingoan. Ez naiz hasiko hemen bazkidetza kanpainen helburuak, onurak eta bedeinkazioak kontatzen, zutabean landu nahi izan dudan ideia nagusia azpimarratu nahiko nuke soilik: taldearen indarrari esker balentriak lortzeko gai garela, hain zuzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa